6.770tik gora jarduera antolatu zituen Donostia Kulturak 2022an
Donostia Kulturak gaur kaleratu du urtero egiten duen balantze kuantitatiboa. 2022ko jarduera “aurreko agertokira” itzuli da, “bai kopuruetan, baita asmoetan ere”.
6.770 jarduera kultural programatu dira guztira 2022an, eta uda, bereziki emankorra izan da, bertan izan direlako lau ekitaldi nagusiak: Jazzaldia, 150.000 pertsona bertaratu ziren 79 kontzertuetara; udako ikuskizunak ,40.000 sarrera saldu ziren; Donostiako Aste Nagusia, 1.133.000 pertsona ingururen parte hartzearekin; eta Oteizari eta Txillidari eskainitako San Telmo Museoaren udako erakusketa, 55.000 bisitarekin.
Gainera, 5 milioi euroko diru sarreretara gerturatu da Donostia Kulura. Inbertsioa ere handitu du: 1.500.000€ak gainditzen dituen kopuruarekin
Programazioari dagokionez, Donostia Kulturak 167.024 sarrera saldu zituen 2022an, 2.631.140 euroko diru bilketa lortuz. San Telmo Museoak berriz 215.586,68€ ingresatu zituen. Horrela, 2017ko salmenten zifretara gerturatu zen; hau da, Europako hiriburutzaren osteko urtera eta orain arte leihatilen errekorra izan zen urtera. Biarritz, urrian parte hartu zuten.
Kultur etxeak
Donostiako Kultur Etxeen sareak 780.000 bisita izan zituen 2022an, 2021ean baino ia 120.000 bisita gehiago. 6.000 jarduera baino gehiago programatu ziren, eta 226.000 pertsonak hartu zuten parte (aurreko urtean baino 38.000 gehiagok). Ikastaroei dagokienez, inoiz baino gehiago eskaini ziren, 1.700 ikastaro, Donostia Kultura eta Kzgunearen artean, eta 500 ikastaro eman ziren.
Larrotxene Kultur Etxea apirilaren 29an itxi zuten, 950.000 euroko hobekuntza lanak egiteko. Eraberritzeari ekin zitzaion, eta, horrela, kultura-etxearen irisgarritasuna eta Larrotxene Bideo eremuko ekipamenduak eta instalazioak berritu ziren.