Amarako kaldereroak berreskuratuko dituzte otsailaren 4an
Azken bi urteotan ez dituzte behar bezala ospatu Amarako kaldereroak. Aurten, ordea, bai. Otsailaren 4an itzuliko dira auzora, eta Donosti Berri elkartetik aterako dira 18:00etan. Hain zuzen ere, iaz 100 urte bete dituen elkartea presente izango dute, mendeurrenarekin bat egingo dutelako.
Parte hartzeko, helduek eta adinez nagusi direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Adin txikikoek, berriz, ez dute ezer ordaindu beharko. Izen-ematea entsegu egunetan izango da, aukeran aurrenekoan. Zehazki, hilaren 27an hasiko dira entseguekin. 20:00etan izango da lehenengoa Donosti Berri elkartean bertan. Aldiz, bigarrena eta azkena otsailaren 3an izango da Amarako frontoian, bandarekin batera, 20:00etan.