Hainbat lanperna-musu agertu dira hilda Zurriolan
Gerard denboraleak gogor jo zituen joan den astean Donostiako eta Gipuzkoako kostaldeak, eta Itsas Enara Ornitologia Elkarteak ohartarazi duenez, hainbat lanperna-musu (gaztelaniaz, frailecillo) hilda agertu dira denboralearen ondorioz. Besteak beste, Zurriolako hondartzan bederatzi ale agertu ziren hilda ostiralean, hilaren 20an. Jarraian, sare sozialetan argitaratu zuten bideoa ikus dezakezue:
Gran número de frailecillos orillados en diferentes puntos de la costa atlántica tras los temporales. Hoy 9 ejemplares muertos en la Zurriola (Donostia).
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) January 20, 2023
Denboraleen ondoren hildako lanperna-musu ugari agertzen ari dira Atlantikoko kostaldeko hainbat tokitan. Gaur Zurriolan 9. pic.twitter.com/xSJFuOfcyh