Lilatoia martxoaren 5ean izango da
Jada 1.300 emakumek baino gehiagok eman dute izena.
Abenduaren erdialdean ireki zuten 33. Lilatoian izena emateko epea, eta antolatzaileek esan dute arrakasta izaten ari dela, eta jendea inoiz baino azkarrago ari dela egiten izen ematea. Martxoaren 5ean, igandea, izango da aurtengo Lilatoia. Antolatzaileek ohartarazi dute parte hartzaileen kopurua mugatua dela, eta emakumeak animatu dituzte lehenbailehen izena ematera.