Mikel Gurreak zuzendari berri onenaren Gaudi saria irabazi du
Mikel Gurrea zinemagile donostiarrak (Donostia, 1985) zuzendari berri onenaren Gaudi saria irabazi du, Suro filmarengatik. Kataluniako Zinema Akademiak ematen ditu sariak, eta igandean izan zen XV. Gaudi Sarien banaketa, Kataluniako Arte Museo Nazionalean.
Gurreak saria dedikatu die “aurten euren lehenengo filma egin duten pertsona guztiei, oso zaila baita”. Era berean, esan du gustura egingo lukeela lan berriz ere Suro-ko lantaldearekin.