Elkarretaratzea egingo dute ostiralean Groseko Ategorrieta 45 zenbakiko bizilagunen etxegabetzea salatzeko
Hondarpe auzo elkarteak jakinarazi duenez, Azora funts putreak Groseko Ategorrieta 45 zenbakiko hainbat bizilagun etxegabetuko ditu. Horri aurre egiteko, elkarretaratzea egingo dute ostiralean, urtarrilaren 27an, eraikin horren aurrean, 10:00etan.
“Honen aurrean, auzo antolakuntza eta klase elkartasuna besterik ez zaigu geratzen”, adierazi dute elkarretaratzearen antolatzaileek.