'Azken izotza' erakusketa ikusteko azken egunak
'Azken izotza' erakusketa, Altxerri galerian. (Argazkia: Altxerri) Jesus Maria Lazkano margolari bergararraren Azken izotza erakusketa ikusgai dago Parte Zaharreko Altxerri galerian, eta aste bukaera hau izango da erakusketaz gozatzeko azkena, larunbatean kenduko baitute. Ostiralean 11:00-13:30 eta 17:00-20:30 ordutegian bisitatu daiteke, eta larunbatean 11:00etatik 13:30era.
Naturari buruzko bere ikuspegi berezia aurkezten du Lazkanok, gertakari naturaletara hurbiltzeko dugun modua zalantzan jarriz, naturaz egiten dugun ikuspegi zatikatu eta utilitarista agerian utziz.


