Garraio publikoan ez da maskara jantzi beharko otsailaren 8tik aurrera
Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, otsailaren 8tik aurrera ez da maskara jantzi beharko garraio publikoan. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du aipaturiko agindua, eta egun bat beranduago sartuko da indarrean.
Dena dela, maskara janzteak derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan, erietxeetan eta zentro soziosanitarioetan –farmazietan, hortz kliniketan eta optiketan–.