Minbiziaren aurkako ekitaldi solidarioa egingo dute otsailaren 4an Aquariumean
Bihotz Urdina proiektuak antolatuta, Hurrengo Urratsa minbiziaren aurkako ekitaldi solidarioa egingo dute otsailaren 4an Aquriumeko auditorioan. Ekitaldian, Bamboo dantza eskolaren emanaldia eta Gipuzkoako Magoen ikuskizuna izango dira, eta ondoren Aquariumeko akuarioen artean, pintxo pote solidarioarekin bukatuko dute.
Lortutako etekin guztiak Gipuzkoako Minbiziaren Aurka elkartearentzat izango dira. Sarrerak esteka honetan eros daitezke.