Donostia International Physics Centerrek 6.800 metro koadro gehiago izango ditu
Donostia International Physics Center (DIPC) bikaintasuneko ikerketa-zentroa handitzeko eraikin berri bat eraikitzeko proiektua aurkeztu dute gaur. 6.800 metro koadro inguruko eraikina 2025erako bukatuta egotea espero da, eta laborategiak, bulegoak eta erabilera komuneko guneak hartuko ditu, baita ekitaldi eta biltzar zientifikoetarako auditorioa ere. Obraren lizitazioa zehazteko zain, aurreikusitako inbertsioa Hezkuntza Sailak finantzatutako 15 milioi euro ingurukoa da, eta Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan egingo da.
Proiektu irabazlea Vaillo+Irigaray Architects Nafarroako arkitektura-estudioak aurkeztutakoa izan da. Bera arduratuko da DIPCren eraikin berriari forma emateaz eta egungo eraikina antolatzeaz.
Eraikina gaur egun DIPCen aparkaleku gisa erabiltzen den lursailean kokatuko da, eta 6.800 metro koadro izango ditu, sei solairutan banatuta.