27 zuhaitz landatu dituzte Sahatsan, "dorrerik gabeko espazio bizigarri baten alde"
Zuhaitz landaketa egin zuten auzotarrek atzo Sahatsan, Loiolako Erriberan, dorreak eraiki nahi dituzten lekuan. Erriberak Martxan eta Haritzalde elkarteek egin zuten deialdia, eta 70 bizilagun batu ziren bertan “dorrerik gabeko espazio bizigarri baten alde” zuhaitz autoktonoak landatzeko.
Eremu horretan, Sahatsa gurea da eta Hemen ez dago bizitzekorik. Loiolako Erriberan zerbitzuak zioten pankartak jarri zituzten. Gogoratu behar da eremu horretan hamahiru eta zazpi pisuko dorreak eraiki nahi dituztela. Bizilagunek, aldiz, aisialdirako eremu bat sortu nahi dute bertan.