IRUTXULOKO HITZAk marketin eta sustapen arduraduna behar du
Hitzakide kanpainak sortzeaz, harpidedunen fidelizazioaz, komunitatea indartzeaz eta Irutxuloko Hitzaren marka sustatzeaz arduratuko da, besteak beste.
Eskatzen da:
- Unibertsitate mailako ikasketak: Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina edo antzeko ikasketak.
- Marketin ezagutza espezifikoak edukitzea: sare sozialak, email marketina, analitika eta neurketa.
- Izaera dinamikoa, harremanetarako gaitasuna eta ekimena.
- EGA edo baliokide den euskara maila izatea.
- Donostiakoa izatea edo Donostia ondo ezagutzea.
Kontuan hartuko da:
- Marketin eta sustapen lanetan izandako eskarmentua.
- Diseinu eta bideogintza alorreko ezagutzak.
- Gidabaimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
- Kontratu iraunkorra, astean 30 orduko lanaldia.
- Lantokia Donostian.
Interesa duenak bidali curriculuma, otsailaren 12a baino lehen, helbide honetara: dh@hitza.eus, eta adierazi Erref. SUST-23 mezuaren gaian.