Labe batek eztanda egin du Galparsoro okindegian sute bat eraginez, baina ez da zauriturik egon
Leherketa eta sutea izan dira Galparsoro okindegian, baina ez da zauriturik izan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Gaur arratsaldean, Parte Zaharreko Kale Nagusian dagoen Galparsoro okindegian leherketa bat izan da. Labeak eztanda egin, eta sutea eragin du, 16:45etan.
Suhiltzaileak berehala iritsi dira bertara, eta sutea azkar itzali dute. Azaldu dutenez ke asko sortu du. Suhiltzaileek jakinarazi dute ez dela zauriturik egon, baina 18:00etan oraindik lanean ari ziren, kea eraikinetik atera asmoz. Bitartean Kale Nagusiko eraikinetik bizilagunek ezin dute euren etxeetatik atera.


