Zirku ikuskizun bat izango du Dferia jaialdiak
Gaur goizean aurkeztu dute Dferia arte eszenikoen XXIX. jaialdiaren programazio osoa. Martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da, eta askotarikoa da antolatu duten jaialdia. Guztira, 28 konpainien, 28 ikuskizun eta 44 emanaldi ikusi ahalko dira hiriko hainbat antzeztokitan.
Aurtengo gaia Fake izango da, eta ardatz horren ingurukoa izango da hein batean programazioa. Aurkezpenean adierazi duten moduan, maila handiko ikuskizunak izango ditu Dferia jaialdiak. Berritasun gisara, zirku ikuskizun bat egongo da; Chris Irisen Gap of 42. Horrekin batera, Teatro Corsarioren Celestina Infernal helduentzako txotxongiloen antzezlana eta Diptych dantza ikuskizuna nabarmendu dituzte.
Programazio osoa Dferiaren webgunean ikus daiteke, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.