Beñat Gaztelumendi izango da aurtengo kaldereroetako erregina
Beñat Gaztelumendi bertsolaria (Añorga, 1987) izango da aurtengo kaldereroetako erregina. Berarekin batera, Nerea Elustondo (Legazpi, Gipuzkoa, 1981) eta Asier Ibarguren (Amara Berri, 1999) izango dira kaldereroetako damak.
Hungariako kaldereroen konpartsa tradizionalak Parte Zaharra hartuko du datorren larunbatean, otsailak 4. 21:30etik aurrera, 19 tribuetako 410 partaide inguru, kalez kale arituko dira, zartagi hotsak zabalduz.
Ohi bezala, gaueko 22:00etatik aurrera, konpartsak Konstituzio plazan ezarriko du kanpamentu nagusia. Ordu horretan, Beñat Gaztelumendik, erreginaren paperean, hitzaldi berezi baten bidez agurtuko ditu herritarrak. Donostiarrek kaldereroen errepertorioa abestuz erantzungo diote. Añorgako bertsolariarekin batera Nerea Elustondo eta Asier Ibarguren egongo dira, erreginaren damatxoak interpretatuz. Alde Zaharreko konpartsa tradizionalaz gain, Txomin Enea, Amara Berri, Egia, Herrera, Gros eta Amara Zaharra-Erdialdea auzoek beren desfile propioak izango dituzte.
Unai Gaztelumendi bertsolari eta ilustratzaileak txapa berezia egin du okasiorako, anaiaren aurpegiarekin.