Hondeamakina batek su hartu du Herreran, eta txabola batek Ulian
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bi sute piztu dira Donostian 15:00ak aldera, eta ez da zauriturik egon. Alde batetik, Herrerako pabiloietako hondeamakina batek su hartu du, eta langile batek abisatu die suhiltzaileei. Sua itzali dute, baina makina erabat kiskalita gelditu da.
Bestetik, Uliako Arbola pasealekuaren inguruko txabola batek su hartu du. Ke asko atera da, baina suhiltzaileek azkar itzali dute sua, eta ez da ezer larririk gertatu.