Legacy taldeak 'Eternidad' estreinako lana plazaratuko du otsailean
Donostiako Legacy banda 2010ean sortu zen lagunartean fantasiazko gaiak power metalarekin, metal sinfonikoarekin eta folkarekin uztartzeko. Askotariko oztopoak izan zituzten taldearekin aurrera egiteko –ikasketak, atzerriko egonaldiak eta bi kideren heriotza–, eta hiru arotan bereizi behar da euren ibilbidea: 2010etik 2014ra, 2016tik 2017ra eta 2020etik gaur egun arte.
13 urteko ibilbide oztopatuaren ondoren, Eternidad izeneko lehenengo lana aurkeztuko dute otsailean. Bi abesti izango ditu, eta horietako bat aurreratu dute:
Gaur egun, lau musikarik osatzen dute taldea: Laura (abeslaria), Alex (gitarrista eta baxua), Julen (teklatu jotzailea) eta Juanpe (bateria).