Zirkulazioan aldaketak eragingo ditu Amara kaleko etxeen eraisketak
Amara kaleko 11., 13. eta 17. eraikinetako etxebizitzak eraisteak zirkulazioa desbideratzea eragingo du gaurtik aurrera, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
San Roke eta Amara kaleak itxita egongo dira gaur, 09:15etik 19:00etara; bihar, 09:15etik 19:00etara; ostiralean, 09:15etik 14:00etara; asteazkenean, otsailaren 8an, 09:15etik 19: 00etara; ostegunean, otsailaren 9an, ordutegi berean; eta ostiralean, otsailaren 10ean, 09:15etik 14:00etara.
Amara kalean garajea duten egoiliarrek autoak bertan uzteko aukera izango dute.