Soledad Sevillaren paisaia Kubo aretoan
'Nire paisaia propioa' erakusketa aurkeztu dute. Artista valentziarrak azken 25 urteetan egindako lanak bildu dituzte.
Soledad Sevilla artistaren (Valentzia, 1944) munduan murgiltzeko aukera izango da larunbatetik aurrera. Izan ere, harentzat, pintura bizitzaren aurrean kokatzeko modu bat da, eta hala, bere paisaia ordenatu, puru eta argia erakusten dio ikusleari. Espazioari, argiari eta koloreari buruz hausnartzen du bere obran. “Barne-bilaketa bat garatzen du, emozio ezkutu eta eutsien artean, eta, horri tiraka, sakontasun emozional handiko margolanak eta instalazioak eratzen ditu”, azaldu dute erakusketaren aurkezpenean. Kutxaren Kubo aretoan erakutsi dute haren obra.
Duela gutxi arte plastikoen Velazquez saria eskuratu zuen, eta Granadako Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen. 1993an, berriz, Espainiako Arte Plastikoetako saria lortu zuen. Sevillarentzat, sentimendua objektu baten bidez islatzea da borroka nagusia”. Era berean, geometriak garrantzia nabarmena du bere lanetan. Artistak espresuki sortu du erakusketa hau Kubo aretorako, eta horretarako kontuan hartu du espazioa bera. Erakusketaren izenburuak Pessoaren poesia bat du abiapuntu: Ni naiz nire paisaia propioa.
Erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai honako ordutegiarekin: asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara. Eta 16:00etatik 20:00etara.