Amarako kaldereroen hasiera, bertsotan
Amarako kaldereroen hasierako diskurtsoa Iñaki Goñi Irazusta 'Nerbios'-ek eman zuen, bertso bidez. Kaldereroek hiriko auzo ugari alaitu zituzten larunbatean, besteak beste, Amara. Desfilea hasi bezain laster, Easo plazako kioskoan geldialdia egin zuten, eta bertan egin zuen diskurtsoa Iñaki Goñi Irazusta Nerbios-ek; baita modu berezian eman ere: bertsotan. Donosti Berri auzoko elkarteak 100 urte bete zituen 2022an, eta mendeurrenari keinua egin zion bertsoan, besteak beste.
Jarraian, bertsoa osorik ikus dezakezue, bideoan:


