Donostiako eraikinetako harrizko animaliei buruzko erakusketa zabaldu dute Kristinaenean
Ceinpro Diseinu Graduko ikasle eta irakasleek diseinatu dituzte Cristina Enea Fundazioak 2023rako argitaratu duen jasangarritasunaren egutegiaren irudiak. Egutegi horretan, hiriko fatxada, atari, zubi eta gainerako hiri-alłzariak apaintzen dituzten animaliarik esanguratsuenak biltzen dira, espezie bakoitzeko bitxikeria batzuk deskribatzen dira eta animalia bakoitza apaingarri gisa kokatu den eraikinaren arkitekturari buruzko informazioa ematen da.
Egutegi horretatik abiatuta, eta espazio mugengatik bertan agertu ezin izan diren animaliei lekua egiteko asmoz, Zoonostia. Zoologiko bat donostiar erara erakusketa ireki dute Kristinaenea parkeko lngurumen Baliabideen Etxean.
Erakusketak Ceinproko 50 ikaslek baino gehiagok eskuz egindako hogei bat ilustrazio, bideo eta ikus-entzunezko dokumentu ditu, ilustrazio horien eta egutegiaren sorrera prozesua jasotzen dutenak, baita egutegi bat eta Donostiako plano bat ere, biak neurri handikoak. Adela Pojo Ceinproko diseinu saileko buruak azaldu duenez, “erakusketaren helburua egutegiaren ertz fisikoetatik ihes egitea da, eta hainat astez ikasleek eskola orduetan marraztu, ilustratu eta animatu dituzten lanak sortutako material guztia jendeari aurkeztea. Lanaren kalitatearen laburpena da”.
Zoonostia. Zoologiko bat donostiar erara erakusketa otsailaren 3tik martxoaren 19ra arte egongo da ikusgai.