Izurde bikote bat Kontxako badian arrantzan ibili da asteburuan
Larunbat goizean Kontxako badiara begira zebiltzanek ezusteko ederra eramango zuten, bi izurde handi sartu baitziren badiara. Itsas Enara Ornitologia Elkarteak bideoan grabatu zituen, eta behean ikus ditzakezue irudiak. Elkartekoek azaldu dutenez, izurdeak ordu erdi inguruz aritu ziren badian arrantzan, eta, tarteka, hainbat arrain saltoka ikusi ahal izan ziren, izurdeetatik ihesi. Halaber, kaioak arrain horietara erne ibili ziren.