Parte Zaharreko kaldereroak, gauaren jabe
Parte Zaharreko kaldereroen konpainia tradizionala da hiriko jendetsuena, eta, askorentzat, bereziena. 21:45etan abiatu da, urteroko legez, “Pukasen izkinan” –Fermin Kalbeton eta Kale Nagusiaren kantoian, alegia–.
Hamazazpi tributan banatuta, Plaza Berriraino egiten dute lehen saioa, eta, bertan, Kresalako dantzarien emanaldi ikusgarri eta frenetikoaz gozatzeko aukera izaten da, aurten, inoiz baino beteago zegoen plazan.
Erreginaren eta damen hitzartzeak sortzen duten ikusmina ohikoa baino handiagoa zen, aurten Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolaria baitzen erregina, Nerea Elustondo eta Asier Ibarguren damekin batera. Bertsotan agurtu dute “Donostiya”, jai parte hartzaile eta “guztiontzat segurua” eskatuz. Hungariatik etorritako kaldereroak hartu zituzten moduan, bestelako etorkinak hartzeko deia egin zuten baita ere.
Kresalako dantzariak: