Hiriko kale ugaritako zoladura konponduko dute
Donostiako Udalak hiriko hainbat auzotan konponketak egingo ditu zoladuran, 1.477.198 euro gastatuta. 2022tik dator proiektua, eta lanak kontratatzeko espedientea onartu du astearte honetan Tokiko Gobernu Batzordean. Bi lotetan banatu dute proiektua, eta lanak hamazazpi asteko epean egin beharko dituzte.
Lehenengo loteak 800.489 euroko aurrekontua du, eta gune hauek hartzen ditu: Borroto kalea, Merkezabal kalea, Oriamendi pasealekua, Baenako Dukearen pasealekua, Bera Bera pasealekua, Aldapeta kalea, Lazkano pasealekua, Bizkaia pasealekua, Familia Santuaren kalea, Pio XII.aren plaza, Carlos I.aren hiribidea (alde bikoitietan), Anoeta pasealekua, Fernando Mujika kalea, Arrasate kalea, Hondarribia kalea, Okendo kalea, Urbieta kalea, Prim kalea, Gernikako Arbolaren pasealekua, Araba parkea, Berio pasealekua, Igara bidea, Arriola pasealekua, Igeldo pasealekua, Cristobal Balentziaga kalea, Aita Orkolaga pasealekua eta Begiristain doktorearen pasealekua.
Bigarrenak, aldiz, 676.709 euroko aurrekontua du, eta eremu hauek hartzen ditu: Altza pasealeku,; Lauaizeta kalea, Txirrita Bertsolariaren pasealekua, Trento kalea, Nafarroa hiribidea, Ategorrieta hiribidea (erlojua), Rodil kalea, Ategorrietako galtzada zaharra, Arbola kalea, Jose Elosegi Alkatearen etorbidea, Baztan kalea, Zubiaurre pasealekua, San Frantzisko Xabier kalea, Iruresoro plaza, Tturkoene kalea, Zurriola hiribidea, Lapurdi plaza, Nafarroa hiribidea, Kolon pasealekua, Mirakruz kalea, Kale Nagusia, Jose Maria Soroa kalea, Ramon Maria Lili kalea, Miguel Imaz kalea, Zubiaurre pasealekua, Galizia pasealekua, Luis Pradera kalea, Luises kalea, Koruko Andre Mariaren kalea, Otxoki pasealekua, Fernando Sasiain kalea, Tolarieta bidea, Joseba Zubimendi kalea, Francisco Gaskue kalea, Telesforo Aranzadi kalea, Moguel Bikenta kalea, Baratzategi kalea, Ubarburu pasealekua, Apostolatu kalea, Martutene pasealekua, Juan XXIII.aren pasealekua eta Arrapide pasealekua.