Illarrako etxebizitza berrien urbanizazio proiektua onartu dute
Donostiako Udalak 2021ean eman zion hasierako onarpena Igarako Illarra eremuko hirigintza planari, eta urbanizazio proiektua behin betiko onartu du orain Tokiko Gobernu Batzordean.
59.479 metroko koadroko eremua da, eta 262 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, urbanizazio proiektua onartuta, etxebizitzak eraikitzen hasi ahal izateko “azken pausoetako bat” eman dute.
Proiektuaren berri eman zutenean, alkateak adierazi zuen etxebizitzen erdia babes ofizialekoak izango direla. Hain zuzen ere, hori eskatu zuen EH Bilduk iazko martxoko udalbatzarrean, eta baita eremuan beste puntu kritikorik ez sortzeko: “Begoña Landaburu kale itsuarentzako irtenbide teknikorik egokiena zein den aztertzea eskatzen dugu”.