Txirrita Bertsolaria pasealekuko parke bat estaliko dute
Altzako Txirrita Bertsolaria pasealekuko 2. zenbakiko jolasgunea estaliko du Donostiako Udalak, euria egiten duenean ere erabili ahal izateko. Hala onartu du astearte honetan Tokiko Gobernu Batzordeak, 396.626 euroko aurrekontuarekin.
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, proiektuaren helburua da “parkea itzalez hornitzea eta euritik babestea, erabiltzaileei erosotasun handiago emanez eta eremu horretako estetika hobetuz”. Ehun mintz batekin estaliko dute parkea, hiru arkurekin eta hainbat euskarrirekin. Alkateak esan duenez, “proposamen mota hau aukeratzen da karparen egiturak zoladura ia inbaditu ez dezan, edo ahalik eta espazio txikienean inbaditu dezan, baina, era berean, protagonismoa har dezan”. Jarraian, proiektuak jasotzen dituen bi estalki proposamenak ikus daitezke: