DK irratiak programazio berezia prestatu du irratiaren nazioarteko egunerako

Hilaren 13an izango da irratiaren nazioarteko eguna, eta DK irratiak programazio berezia izango duela iragarri du. Egun horretan, Ispilu Beltzaren saio berezia egingo dute Altzako Tomasene Kultur Etxean, 16:00etatik aurrera. Publikoari ateak irekiko dizkiote, eta irratia barrutik ezagutzeko aukera eskainiko dute.
DK irratiak astelehenetik ostiralera eskaintzen du Ispilu Beltza programa 08:00etatik aurrera. Cristina Tapia eta Oier Aranzabal dira saioaren gidariak, eta Jon Gartzia soinu teknikaria.