Obus bat aurkitu dute Astiñeneko zubiko obretan

Astiñeneko zubiko obretan lanean ari diren langileek obus bat aurkitu dute gaur 12:00ak aldera inguru horretan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 36ko gerrakoa izan daiteke aurkitutako obusa. Dirudienez, ez zuen espoletarik, eta ezta eztanda egiteko arriskurik ere.
Lehergailuak indargabetzeko Ertzaintzaren unitateko talde bat bertaratu da Astiñenera, eta obusa kendu du. Ertzaintzaren egoitzara eraman dute, bertan aztertzeko.