'Batzuk' erakusketa inauguratu dute Tabakaleran, euskal artista eta komisarioei bide emateko
Tabakalerak gaur inauguratu du Batzuk, Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen erakusketa. Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketa, Ane Lekuona ikerlari hondarribiarrak egin ditu komisario lanak, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen ditu: “Ziurtasunetik, ikasitakotik eta espero daitekeenetik aldentzen diren objektuak dira eta, kontrara, ezberdintasuna, ustekabea edo ezin izendatu daitekeen edertasuna bilatzen dutenak”.
Proposamen honekin, Tabakalerak programazio-ildo berri bat inauguratu du, Euskal Herrian komisario eta sortzaile berriei plataforma bat eskaintzeko, eta sorkuntzari laguntzeko helburuarekin. Egitasmo honen lehen erakusketa da Batzuk, urtero tokiko artistek komisario lanak egin eta sortutako erakusketa bat proposatuko duen egitasmoa, hain zuzen ere.
Komisarioaren hitzetan, Batzuk erakusketak ezagunaren esparrua zabaltzea bilatzen du, beste fikzio eta irudikapen posible batzuk irudikatzea, eta pentsamendua sortzeko beste modu batzuei buruz hausnartzera gonbidatzen du: “Erakusketa hau gorputzaren ohiko abiadura moteltzeko eta beste imajinario posible batzuk aktibatzeko gonbidapena da”.