Ikusgarritasuna eman diete Agifes elkarteko erabiltzaileen lan artistikoei
Agifes elkartearen aisialdi programako hamabi parte hartzaileren lanak ikus daitezke Loiolako kultur etxean, otsailaren 28ra bitarte. Buru osasun arazoak dituztenek egindako askotariko lan artistikoak dira: olio pinturak, marrazkiak, argazkiak, kakorratzak eta artisau lanak. Bentaberriko eta Buenavistako zentroetako erabiltzaileak dira sortzaileak.
Agifes Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea irabazi asmorik gabekoa da. 1985 urtean sortu zen buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko. Elkarteak Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen urtarrilaren 20an. IRUTXULOKO HITZAk Ruth Encinas Agifeseko kudeatzailearekin hitz egin zuen oroigarria jaso bezperan.