Olatz Salvador Viktoria Eugenia antzokian ariko da martxoaren 4an
Bi urtean 100 emanaldi inguru eta nazioarteko bi bira egin ostean, Olatz Salvadorrek Aho uhal (2021, Airaka) lehenengo bakarkako diskoa aurkezteko kontzertu sortari amaiera emateko unea iritsi da.
Birako azken kontzertuak programatu ditu, eta horietako bat Donostian izango da, martxoaren 4an, Viktoria Eugenia antzokian (19:30). Sarrerak salgai daude 18 euroan Olatzsalvador.com webgunean.
Hainbat gonbidatu berezik partekatuko dute oholtza Salvadorrekin batera: bertan izango dira Guadi Galego, Izaro, Garazi Esnaola, Elene Carreto, Idoia, Paula Grande, Eñaut Elorrieta, Zizoo Duzoo, Ghau, Ane Labaka eta Alaia Martin.