Piratak izango dira Amara Berriko inauterietako protagonistak
Amara Berri auzo elkarteak auzoko inauteri propioak antolatu ditu aurten ere, eta piratak, kortsarioak eta bukaneroak izango dira aurtengo mozorro izarrak.
Otsailaren 16tik 18ra ospatuko dituzte inauteriak. Otsailaren 17an, ostirala, haurrentzako mozorro lehiaketa antolatu dute Arcco merkataritza-gunean, 18:00etan. 15 urte bitarteko haurrek hartu ahal izango dute parte, eta izen ematea han egin beharko da, lehiaketa hasi baino ordu-erdi lehenago.
Hilaren 18an, aldiz, gastro erronda pirata egingo dute auzoan zehar. “Zuen kuadrillak osatzera eta gurekin bat egitera animatzen zaituztegu 12:00etatik 15:00etara, gure auzoa animatuko dugu, eta horren horren ondoren… gozatzen jarraitzera!!!”, adierazi du Amara Berri auzo elkarteak, auzotarrak festara animatuz.