Kontadoreseko udaberriko laborategietan izena emateko epea zabaldu dute

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2023ko otsailetik 2023ko maiatzera bitartean. Guztira 96 plaza eskainiko dira, zortzi laborategi kulturaletan banaturik. Sorkuntza analogikoak garrantzia hartuko du, argazkilaritza esperimental eta analogikoko laborategia jarriko da martxan, eta horrez gain, dantzak, zinema sorkuntzak, gazteen osasun mentalaren inguruko formazioak eta emakume gazteentzako bizikleta ekintzailetza bultzatuko da.
Elkarlanean osaturiko proposamenak ere egongo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programarekin batera doako laborategi bat egongo da gazteak eta osasun mentalaren gaia jorratzeko: Suizidioa, hitz egin daiteke.
Era berean, Juntura Kooperatibak egindako lantegia egingo da Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean, Txirri Rriot izenarekin. Lantegi honetan, bizikletan egingo den ibilbide batean zehar, hiriko puntu kritikoak seinalatuko dira esku-hartze artistikoen bidez.
Bestalde, Nagore Legarreta argazkilariarekin martxan jarriko dute argazkilaritza esperimental eta analogikoko laborategia. Aldi berean, Zine_lab elkarteko kideekin eta Bideberriko ikasleekin martxan jarriko da zinema laborategi bat.
Izen ematea www.kontadores.eus webgunearen bidez egin daiteke, eta bertan dago ikastaroei buruzko informazio guztia ere.