Antiguakoek itxi dituzte aurtengo kaldereroak

Orain bai, bukatu dira 2023ko kaldereroak. Antiguan entzun dira aurtengo azken zartagin eta mailu hotsak, auzo horretakoak izan baitira azken kaldereroak. 20:00etan elkartu dira Bentaberriko kiroldegian, eta ia gauerdira arte ibili dira auzoa alaitzen, inauteriak iragarriz.
Joan den asteburuan, Donostiako auzo ugaritan ibili ziren kaldereroak kalean gora eta kalean behera, hiria jai giroan murgilduz. Halaber, ostiralean Jakintza ikastetxeko haurrek alaitu zuten Antigua. Soilik bi tribu gelditzen ziren larunbat honetan jotzeko, Loiolakoa eta Antiguakoa, eta biek euren auzoak girotuz iragarri dituzte inauteriak.
Jarraian, Antiguako kaldereroen irteera ikus dezakezue, bideoan: