Zartagin eta mailu hotsek Loiola alaitu dute

Auzo gehienetan joan den asteburuan ospatu zituzten kaldereroak, baina asteburu honetan ere entzun dira zartagin eta mailu hotsak Antiguan eta Loiolan; atzo, esaterako, Jakintzako haurrek alaitu zuten Antigua.
Larunbatean, Loiolan, 18:00etan abiatu dira kaldereroak, eta gauera arte ibili dira auzoko kaleetan barrena, inauteriak iragartzen. Giro ederrean ibili dira haur, gazte eta helduak, erreginei eta hartzari jarraituz.
Jarraian, Loiolako kaldereroen irudi bilduma ikus dezakezue:































