25,5 milioi bidaia egin zituzten iaz Dbuseko autobusek
Dbusen autobusetan zenbatutako bidaia kopurua 25.503.508 izan zen iaz. 2021ean, berriz, 22.266.087 izan ziren. Datu horien arabera, bidaia kopurua %14,54 handitu da azken urtean.
Lineei dagokienez, 2022an gehien erabili den linea 28-Amara-Ospitaleak izan da, eta horren atzetik 13-Altza eta 5-Benta Berri lineak. Era berean, 2019ko eskaria gainditu duten autobus lineak izan dira 19-Aiete-Bera Bera (%119,50), 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio (%100,42), 35-Antigua-Aiete-Ospitaleak (%106,83) eta 46-San Antonio-Morlans (%117,95), nagusiki 19, 33 eta 35 lineetan egin diren maiztasunen hobekuntzengatik eta 46 linean egin den ibilbide aldaketagatik, denak 2021ean egin zirelarik.
Eskaria nabarmen (%90 baino gehiago) berreskuratu duten beste linea batzuk izan dira 17-Gros-Amara-Miramon, 24-Altza-Gros-Antigua, 26-Amara-Erriberak-Martutene, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 41-Gros-Egia-Martutene, 45-RENFE-Bus geltokiak-Antigua-Aiete eta TB6-Ulia.
Bidaien analisia
Lehenik eta behin, 2022 urte osoa hartuta, azaroan erabili da gehien autobusa, 2.302.956 bidaiarekin.
Bigarrenik, abenduaren 21ean, San Tomas egunean, erabili da gehien autobusa, 111.926 bidaiarekin. Egun horren atzetik, azaroaren 3a eta abenduaren 16a izan dira autobusa gehien erabilitako egunak, 97.805 eta 95.768 bidaiekin, hurrenez hurren.
Zentzu horretan, 2022an, lanegunetan 81.070 bidaia egin dira autobusean batez beste, hau da, 2021ean baino %13,35 gehiago.
Larunbatei dagokienez, 59.464 bidaia egin dira batez beste autobusez, 2021eko datuekin alderatuta %18,60 bidaia gehiago. Jaiegunetan, 36.169 bidaia egin dira batez beste. Horrek esan nahi du 2021ean baino %23,70 bidaia gehiago egin direla.
Horrez gain, 2022an erregistratutako bidaien %92,40 garraio txartelak erabiliz egin dira. Bidaien %7,60 baino ez dira egin garraio txartela erabili gabe, eta 2019an %8,32 izan ziren. 2022an, garraio txartela erabili gabe egindako bidaien %62 eskudirutan ordainduz egin dira eta %38 EMV bidez ordainduz.