Victor Lasa izango da Ahal Dugu-Ezker Anitza koalizioaren alkategaia
Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Alianza Verde alderdiek akordio bat lortu dute maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara koalizioan aurkezteko. Adostu dutenaren arabera, Ahal Dugukoak izango dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta udal hautagaitza gehienetako zerrendaburuak.
Horiek horrela, ezkerreko koalizioaren Donostiako alkategaia Victor Lasa izango dela berretsi dute. Argitu ez dutena da bukatzear den legealdiko Elkarrekin Donostia izena mantenduko duten datozen hauteskundeetan.
Lasak bideo bat plazaratu du bere burua aurkezteko.