Elkarretaratzea egin dute azken sexu erasoa gaitzesteko
Emakume batek sexu eraso bat salatu zuen pasa den ostiralean, eta Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen egunean bertan. Gertaturikoa salatzeko adierazpen instituzional bat onartu zuen atzo Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak. Gaur, berriz, elkarretaratze isila egin dute eguerdian, udaletxearen aurrean.
Udalak erabateko irmotasunez gaitzetsi du azken erasoa. “Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da”, dio adierazpenak. Horrekin batera, babesa adierazi diote biktimari.