Donostia Kulturaren udaberriko programazioaren aurrerapena aurkeztu dute
Udaberriko programazioaren aurrerapena aurkeztu du Donostia Kulturak, eta momentuz, hemeretzi ikuskizun prestatu dituzte. Azaldu dutenez, apirilean eta maiatzean zehar, zazpi kontzertu, sei antzezlan, bost dantza ikuskizun eta dantza jaialdi bat eskainiko dituzte.
Kontzertu eta emanaldiei dagokionez, Donostiako Orfeoiaren Etiopiaren aldeko ahotsak kontzertua (apirilak 16), Yoshida Brothers (apirilak 11), Goxua´n Salsa (martxoak 25), Su ta Gar (apirilak 22), Andrea Motis & Marco Mezquida (apirilak 30) eta Aurelien Pontier (apirilak 26) artisten kontzertuak, eta Soledad Ruz & Cía (apirilak 22) taldearen emanaldia izango dira.
Sei antzezlanak honakoak izango dira: Alfonso X, la última cantiga (apirilak 1), El nadador de aguas abiertas (apirilak 14-15), Las que limpian (apirilak 29), Déjà vu (apirilak 29), Huesos (maiatzak 27) eta Obsoletus (apirilak 30-maiatzak 1).
Era berean, Gold (apirilak 2), Prisma (apirilak 13), CreAcción (apirilak 15), Lasala 10 urte (apirilak 22) dantza lanek, Kubako Ballet Nazionalaren dantza emanaldiak (maiatzak 12) eta Lindy hop dantza jaialdiak (apirilak 29) osatzen dute udaberriko egitarauaren aurrerapen hau.
Sarrerak bihar, otsailak 16, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.