Juan Carlos Herrador baldintzapean aske utzi dute
Iazko urrian, manifestazio handia egin zuen Sare Herritarrak Donostian. (Argazkia: Jon Xabier Zabala) Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Juan Carlos Herrador donostiarra baldintzapean aske utzi dute, hamasei urtez preso egon ostean. 2021eko abenduan Euskal Herriratu zuten, El Duesoko espetxetik Basaurikora lekualdatuta. Iazko apirilaren 26tik, hirugarren graduan zegoen, eta baldintzapean aske gelditu da orain.


