Autodefentsa feminista ikastaroak emango dituzte Emakumeen Etxean

Donostiako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa feminista ikastaroak antolatu ditu Emakumeen Etxean, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Emakumeen Etxearen webgunean eman daiteke izena, eta zalantzaren bat izanez gero, 943-48 34 70 telefono zenbakira deitu daiteke argitzeko.
Ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituzte. Euskarazkoa martxoaren 11n izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta Emagin elkarteak emango du. Gaztelaniazkoak, aldiz, martxoaren 17an (16:00-20:00) eta 18an (10:00-14:00 eta 15:00-19:00) izango dira, eta Isa Bernalek emango ditu.