Beste obus bat aurkitu dute Astiñeneko zubiko lanetan

Duela astebete inguru gertatu zen moduan, obus bat aurkitu dute ostegun eguerdian Astiñeneko zubiko lanetan. Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, langile batek aurkitu du obusa, eta Ertzaintza bertaratu da.
13:00ak aldera, gunea hesitu eta zubi berriko oinezkoen zirkulazioa itxi dute. Ondoren, obusa eraman egin dute ertzainek. Udaleko iturriek azaldu dutenez, baliteke obusak itsasaldiek ibaian gora eraman izana, kostaldetik edo Loiolako Kuarteletatik.