Donostian izango da Cirque du Soleil uztailaren 19tik 23ra

Cirque du Soleil Donostian egongo da bost egunez nazioartean goraipatua izan den bere ikuskizuna aurkezten. 25 herrialdeko 100 lagunez osatutako taldea, 27 itsas edukiontzirekin iritsiko dira Donostiara, guztion gozamenerako ekoizpen handi hau muntatzeko.
Cirque du Soleil Illunben izango da, datorren uztailaren 19tik 23ra bitartean. Marisol Garmendia zinegotziak adierazi duenez, “gertakizun handia izango da hiriarentzat, izan ere, donostiar eta gipuzkoarrez gain, ikuskizun honetaz gozatu nahi duten komunitate hurbiletako pertsonak erakarriko ditu, baite mugako beste aldekoak ere”.
Cirque du Soleilek 25. urteurrena ospatuko du 2023an. Laster iragarriko da Donostian egingo duten egonaldiari buruzko informazio gehiago, hala nola sarreren salmentari buruzko xehetasunak.