Euskal lokuzioen tailerra eskainiko du martxoan Joxerra Garziak

Ahozko euskara zorroztu eta biziagotzeko asmoz, euskal lokuzioen tailerra eskainiko du martxoan Joxerra Garzia idazle eta kazetariak (Legazpi, 1953) Bageraren egoitzan. Zortzi orduko ikastaroa da, bi orduko lau saiotan banatuta. Martxoaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira saio horiek, 18:00etatik 20:00etara.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez da euskara ikastaro bat, “euskal hiztun direnen hizketa biziagotzekoa baizik”. Horretarako behar diren baliabideak ezagutu eta erabiliko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. Praktikan oinarritutakoa izango da, eta praktika hobetzeko behar den neurrian soilik jorratuko dute teoria.
Izen ematea www.bagera.eus webgunearen bidez egin daiteke, 30 euroren truke (Bagerako bazkideek 25 euro).