Hilaren 20an izango da 2023ko udal aurrekontuaren proiektua hiritarrei aurkezteko bilera irekia
2023ko udal aurrekontu proiektuaren zirriborroaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala) Datorren astelehenean, hilaren 20an, 2023ko udal aurrekontuaren proiektua aurkezteko herritarrentzako bilera irekia egingo da udaletxean, xehetasunak ezagutzeko eta galderak egin ahal izateko. Aurkezpena 18:00etan izango da udal batzar aretoan. Kerman Orbegozo Ogasun zinegotziak eta gainerako alderdietako ordezkariek parte hartuko dute.
Urtarrilaren 16an aurkeztu zuen udal gobernuak 2023ko udal aurrekontu proiektuaren zirriborroa.


