Kirolean gehien nabarmendu diren kirolariei Urrezko Kirol Txartelak eman dizkie udalak

Donostia Kirolak eta Donostiako Udalak Urrezko Kirol Txartelak eman dizkiete 2022an beren kirol-modalitateetan gehien nabarmendu diren hiriko kirolariei. Guztira, 21 kirol-modalitate jasotzen dira zerrenda honetan.
Guztira 62 Urrezko Kirol Txartel banatu dituzte: 58 banakako kirolariei Espainiako txapelketetan podiumera iristea lortu dutenei edo Europako edo Munduko txapelketetan parte hartu dutenei, eta lau Espainiako edo Kopako txapeldunen titulua lortu dutenei, edo euren modalitateko maila goreneko liga lehenengo postuan amaitu dutenei.
Sari honek barne hartzen du Kirol Txartelaren abonamendua doan 2023an kirolari guztientzat, beraz, 140 kirolarik baino gehiagok eskatu ahal izango dute abonu hori doan.
Aurten ere, emakumezko kirolarien eta taldeen presentzia handia izan da. Banakako kirolarien eta saritutako taldeetako kideen artean, Donostiako kirolari bikainen zerrendaren %55 osatzen dute emakumeek, eta udalak nabarmendu du Donostia “estatu mailan erreferente” bihurtu dela emakumezkoen kirolean.
Aipamen bereziak
Azkenik, aurten aipamen berezia egin diete azken bost urteetan (2018-2022) etenik gabe Urrezko Kirol txartela jaso duten talde eta kirolariei. Eskubaloiko Bera Bera, Txuri Berri Curling, Koxme Burutaran, Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Alex Prior, Clara Azurmendi, Eduardo Blasco eta Gonzalo Fuentesi egin zaie errekonozimendu berezi hori, eta Nerea Urrestarazu artista donostiarrak egindako edizio mugatuko ilustrazio bat jaso dute.