Liher laukoteak 'Eramaten' abesti berriaren bideoklipa estreinatu du

Donostiako Liher rock bandak bi abestiz osaturiko lan bat plazaratuko du aurten. Aurrerapen gisa, Eramaten kantaren bideoklipa aurkeztu dute. Bizipen onak eta txarrak onartzearen garrantziari buruzkoa dela adierazi du Lide Hernando abeslariak. Ane Berriotxoak zuzendu du eta Badator ekoiztetxea arduratu da produkzioaz.
Abestiaren errepikak honela dio: “Eramaten, eramaten / urak dakarren guztia du gero / Eramaten, eramaten / urak dakarren guztia du gero”.
Bigarren abestia irailean plazaratuko dute, eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da formatu fisikoan.