Santi Coca ustez hil zuen gazteetako batek ihes egin duela jakitera eman dute
Gipuzkoako Auzitegiak atxilotzeko agindua eman du Santi Coca gaztearen heriotzagatik akusatutako sei gazteetako baten aurka. 2019an Parte Zaharrean izandako borroka baten ondorioz hil zen adingabe donostiarraren aurka, hain zuzen ere.
Autoan jasotzen da ustezko hiltzaileak betetzeari utzi diola baldintzapeko askatasunean ezarritako baldintzetako bat, aldian-aldian justiziaren aurrean aurkezteko betebeharra, hain zuzen. Hala eman du jakitera, gutxienez, EFE agentziak.
Epaiketa datorren martxoaren 3an hasiko da, eta bi aste iraungo duela aurreikusten da. Donostiako Udalak, herri akusazio gisa aurkeztu, hamabost urteko espetxe zigorra eskatu du bost auzipetuentzat eta hogei urtekoa orain ihes egin duen gaztearentzat, berak “azken ostikada” eman ziolakoan.