Intxaur Txiki konpartsak irabazi du inauterietako jantzien diseinuen saria
Intxaur Txiki konpartsa, Illunben. (Argazkia: Intxaur Txiki) Pasa den ostiral gauean, Inauterietako konpartsen ohiko aurkezpen festa egin zuten Illunben. Era berean, jantzien diseinuen IV. saria banatu zuten, eta Intxaur Txiki konpartsak irabazi zuen Hércules izeneko gaiarekin. Atzetik geratu ziren, Eureka konpartsa Memorias de África gaiarekin eta eta Alegría de Altza Maestros de la Costura gaiarekin.


