Zuhaitz landaketa egingo dute igandean Aieten
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak antolatuta, zuhaitz landaketa egingo dute igandean (hilak 26) Aieten. 10:00etan gelditu dira Lazkano pasealekuaren eta Jose Olaizola kalearen arteko izkinan, eta edonork hartu dezake parte landaketan. Gogorarazi dute 19., 31., 35. eta 36. lineekin joan daitekeela elkargunera.
Haritzaldek 1997tik darama zuhaitz landaketak egiten, eta, ordutik, 7.000 zuhaitz baino gehiago landatu dituzte; gehienak, Donostian, baina hiritik kanpo ere egin dituzte landaketak. Besteak beste, urtarrilean, Loiolako Erriberan aritu ziren zuhaitzak landatzen.